XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BARINAGA'TIK ILLEKO GORA BERAK: Ezkondu da Eusebia Aguirreamalloa, Ciriaco Elcoro-barrutiagaz ta Bergarara joan dira biziten.

PELOTARIAK: Emen bizi diranetatik, aurten lau joan dira Miami'ra.

Oneitatik Zubiaurre'ko Jose ta Iturreta-ubei'ko Demetrio lenengo-aldiz.

Eleiza inguruan euren faltea artzen da.

Beste iru dagoz: Oria-txikikoa Habanan, Izar'koa Palmassen ta Adorriaga'koa Madrillen: guztira zaspi dagoz kanpoan.

EJERZIZIOAK: Eginditue Loyolan emengo neska bik ta Etxebarri'ko batek.

Lentxuago beste bat be izan zan.

Pozik etorri dira ta beste batzuek be poztu dira joateko.

Beste errietan lez, emen be ejerzizioak izan dira neska-mutillentzat.

Emon ditu D. Esteban Manterola, Dima'ko Parrokoa.

Ondo emon be.

Garizuma aurretik izan ziran askenak.

Ta aiñ ointsu izan arren be, geienak zintzo etorri dira.

Banaka batzuk uts egin dabe ta gañera mutil asko, ogei inguru, joaten dira Eibar ta Elgoibar'era lanera.

Ta! jakiña! orreik ezin etorri.

Ta ezaun zan euren faltea.

GABEKO ESKOLA: Asi da, beste eskolatik urten dabenentzat bakarrik.

Beste iñor eztago erakutsi leikenik ta Abadea gixajoak erakutsi bear, beste lanik ezbaleuko lez.